Mendialdea 3.zikloa
Mendialdea IPn LHko 3.zikloan egiten diren jardueren berri ematen duen bloga da.
2011-01-18
2009-12-29
IKASLEAK ERE PARTAIDE
2009-12-28
HITZALDIAK EMATEN
Ahozko adierazpena lantzeko asmoz, hitzaldiak prestatu ditugu eta gero, gelan, besteen aurrean azaldu dugu.
Gure argazkiak ikusten dituzuen heinean, begira ezazue ere, gelako apainketa; plastikan egindako lan batzuk agertzen dira.
2009-12-22
ARAZURI ARTETA 2009
Berriozarren eta inguruko herrietan edaten eta kontsumitzen dugun ura Artetatik dator.
Urak egiten duen bidea hau da:
Lehenik, Urbasa eta Andia mendilerrotan erortzen diren prezipitazioak lur azpian gordetzen dira.
Gero, Artetako iturburuan, bor-bor eginez mila litroka ateratzen da.Ur hori hiru gauzetarako erabiltzen da; Udarbe errekara botatzeko, gu erabiltzeko eta energia sortzeko.
Ondoren, kontsumitu behar diren urak Egileorrera bideratzen dute, bertan edangarritzako.
Segidan, gure etxeetara, eskolara... dator.
Eta azkenik, zikindutako urak Arazuriko araztegira doaz. Hor, prozesu konplexu batez, garbitu egiten dute eta Arga ibaira doaz.
Ura bizitzeko gauzarik inportantena da. Lur planetari, planeta urdina esaten diote ur asko duelako. Unibertsoan, bakarra da bizitza duena eta urari esker, beste gauzen artean, sortu zen bizitza. Beraz, ura zain dezagun!